BIOGRAFIA
TALDEKIDEAK
Ahotsa eta kitarra elektrikoa: Julen Burgos
Kitarra elektrikoa: Ruben Vazquez
Baxua: Aitor Fuertes
Bateria: Iban Antillaque


Talde bezala elkarrekin hasi ginen 2004ko Euskal Kantu Txapelketa zela eta, hain zuzen ere, 2004ko maiatzaren 30ean ospatutako
kantaldian. Hasieran klaseko atsedenaldietan igotzen ginen
musika ikasgelara, bururatzen zitzaigun guztia jotzeko asmoz.
Orduan izan zen musika irakasleak jakin zuenean lehiaketaren berri eta guri aurkeztea proposatu zigun, euskeraz bi abesti egitea
baino ez zelako behar.
Horretarako arratsaldez entsaioak egiteko musika gela utsi zigun. Txapelketa honen emaitza, hirugarren saria izan zen, ahots onenari
sari berezia eta gainera guk geuk egindako lehendabiziko bi abestiak, hona hemen, "Diktadura bat ezarrita" eta "Besteen begirada".
Txapelketa hori esker urte berean, gure herriko auzo bateko jaietan jo genuen, Ugarten abuztuaren 1ean, hauxe gure lehenengoko
kontzertua izanik. Hemendik aurrera Laudioko Lateorron, 2004ko irailaren 18an egon ginen, geroago azaroan Zollora joan ginen
2004ko Euskal Kantu Txapelketa partaide saridun guztiak bildu ginelarik.
Aurten 2005ko otsailean lagun batzuek esanda, Urduñara joan gara "Quintos" delako jaian jotzera.
Azkenik, apirilaren 29an buru belarri erabako genuen, grabaketa estudio batean gure lehenengo maketa grabatzea, "Nahi ta nahi ez"
izenarekin, eta hauxe Aiarako Arana, Amurrion egin zen lehengo maketa lehiaketan aurkeztu genuen, bigarren postua lortuz.
Honen bidez Goaz izena Laudiotik kanpo atera da eta hainbat kontzertutarako deitu digute.